Donibaneko jaietako afixa aukeratzeko lehiaketa antolatu dute

Euskalerria Irratia 2022ko api. 26a, 10:34

Ekainaren 23, 24, 25 eta 26an izanen dira Donibaneko jaiak, eta kartel lehiaketa antolatu dute auzoan afixa aukeratzeko. 

Donibaneko jaiak aukeratzeko kartel lehiaketa martxan da. Sei aukeren artean hautatu beharko dute auzotarrek. Bost puntu banatu beharko dituzte parte hartzaileek. Hiru puntu, kartel gogokoenari; bi puntu, bigarren gustokoenari eta puntu bakarra, hirugarrenari. Boto gehien eskuratzen dituenak iragarriko ditu pandemiaren osteko lehenengo jaiak. 

Afixak San Juan Xar elkartean izanen dira ikusgai, 18:00-20:00 bitartean. Botoa emateko aukera, apirilak 28 arte luzatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!