Apirilean heldu da elurra Iruñerrira

Euskalerria Irratia 2022ko api. 1a, 08:01

Goizaldeko zazpiak laurden gutxi aldera hasi da elurtea.

Iragarria zegoen eta heldu da. Apirilaren hasierarekin batera zuritu du elurrak Iruñerria. Elur malutak goizeko zazpiak laurden gutxian erortzen hasi dira eta zaparrada moduan erorita, laster zuritu ditu auto eta espaloiak. 

Une honetan ez da arazorik izan hiriburuan, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Datozen orduetarako euri zaparradak iragarri dituzte, elurte eta ostaren bat tarteko. Arratsaldean areagotuko dira ekaitzak eta elur gehiago bota dezake, alerta laranja bihar goizeko bostak arte ezarri baitu Estatuko Meteorologia Agentziak. 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!