Aimar Jusue (Ikama): “Ikasketa prozesuan oztopo asko ditugu, sistema zaharkituta dago”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mar. 29a, 10:15

Ikasleak kexu dira. Aurreko ostegunean greba egin zuten hainbat eragilek, eta gaur Ikama antolakundeak deitu ditu ikasleak greba eta protesta egitera. Manifestazioa eginen dute, eguerdian, Nabarreriatik.

Egungo hezkuntza sistema alda dadila eskatzeko kalera aterako da Ikama gazte antolakundea. Ikastetxeetan bizi den egoera prekarioa salatu nahi dute: ratio handiak, ikasketa prozesua duintasunez garatzeko baliabide eskasia, hezkuntzaren pribatizazioa eta segregazioa. Ikamako kide Aimar Jusuerekin mintzatu da Euskalerria Irratia. 

Pandemiak agerian utzi ditu sistemaren gabeziak, Jusueren iritziz. Ikastetxeetan indar polizialen presentzia handiegia dela azaldu du: “Kontrolerako mekanismoen areagotzea ematen ari da, eta ikasleen antolakuntzaren kriminalizazioa”. 

Egoera pandemikoak ikasleen buruko osasunean ere izan du eraginik: “Elkar zaintzeko eta sozializatzeko espazio zein bitartekoak gutxitu dira, eta hezkuntza ibilbidean zehar presioa eta beldurra eragin ditu”. Azterketetan oinarritutako ereduek horri kalte egiten diola salatu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!