Zuriz margotu dute Txantreako eremu urdina

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 31a, 10:09

Bihar sartuko da indarrean Txantreako, Arrotxapeko eta Sanduzelaiko eremu urdin berria. 10.800 aparkaleku ordainpeko bihurtuko dira. Txantrean Udalaren neurri honen aurka sorturiko plataformak batzarra eginen du bihar 19:00etan, Salestarretan. 

"Txantrean ez dugu aparkatzeko arazo handirik, eta halere aparkatzeko ordaintzera behartu nahi gaituzte, bai auzotarrak eta baita dendariak ere: auzoko dendentzat hondamendia izanen da". Hala azaldu du egoera Txantrean eremu urdinaren aurka sorturiko plataformako eledun Birjiñe Albirak, EUskalerria Irratiko mikrofonoen aitzinean. 

"Udalak bizkarra eman digu"

Plataformak eremu urdinari buruzko prozesu parte hartzailea eskatu dio Udalari, eta horren aldeko 4.500 sinadura bildu ditu txantrearren artean. "Baina Udalak bizkarra eman digu, eskaeran forma akats bat zegoela argudiatuz", azaldu du Albirak. 

Udaleko langileek Txantreako karriiketan eremu urdineko marrak margotu dituzte azken egunotan. Gaur, baina, marrok atzera bueltan zuriz margoturik azaldu dira. "Ez gara gu izan, baina bizi dugun egoeran ulergarria iruditzen zaigu zenbait auzokidek halako neurriak hartzea. Egoeraren sintima bat da", baloratu du Albirak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!