Sanferminetako eskailerako bosgarren maila ospatzen ari dira hainbat kultur talde

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 5a, 10:50

Iruñeko Udaleko kultur taldeek bideo bat argitaratu dute sanferminetako eskaileraren bosgarren maila ospatzeko. Bertan, gaitero eta txistularien udal bandek, erraldoi eta buruhandien konparsak, Duguna dantza taldeak eta Pamplonesak parte hartu dute.

Bideoaren bidez, talde horiek ospatu nahi dute hiriarentzat seinalatua dagoen data bat, maiatzaren 5a, sanferminetako eskaileraren azken maila; halaberm ikus-entzunezko eduki bat ere eskaini nahi dute sare sozialetarako eta telebistarako, “baikortasuna eta sanferminetako espiritua sustatuz egungo krisi sozio-sanitarioan".

Bideoak kultur talde bakoitzeko ordezkarien mezuak eta Manuel Turrillasen Vals para Gigantes lanaren interpretazioa bateratzen ditu, 2017ko urriaren 8an Gaiarre Antzokian egindako filmaketa batean. Grabazio horretan guztiek parte hartu zuten, gaitero eta txistularien udal banden 75. urteurrenaren ospakizunean.Talde bakoitzaren mintzaldiak etxetik grabatu dituzte, eta edizioa Pamplonesak egin du. 

Pamplonesak ekoitzitako ekimen hau ez da bandak konfinamendu garaian egindako lehena. Egoera eramangarriagoa izan dadin, hainbat ekimen egin dituzte: Instagram bidezko lehiaketa bat, telebistako hainbat kontzerturen emanaldiak, ikus-entzunezko edukiak, musika heziketarako lokuzio didaktikoko saioak…

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!