"Ea zer egiten duzun bideo horrekin, Datuak Babesteko Legea oso argia da,... Emaidazu zure NANa". Hitz horiek esan zizkion udaltzain batek Txantreako bizilagun bati grabatzen ari zitzaizkiela ikustean. SOS Arrazakeriak gertakaria gaitzetsi du sare sozialetan eta bideoa partekatzea erabaki dute. "Grabatzea ez da", agitu dute.
Mozal legeak baimentzen du polizien irudiak hartzea, horrek ez badu arriskuan jartzen polizia horien segurtasuna. Egunotan, polizien jarduerak grabatu dituzten herritarrei isunak jartzen dizkietela salatu du SOS Arrazakeriak: "Hori legez kanpokoa da erabat". Polizia gehiegikeriak salatzera deitu du taldeak.