300 metro koadro baino gehiago izanen ditu: bost gela zabal, atseden-eremu bat, komunak, harrer-aretoa eta argibideetarako gune bat izanen ditu. Irisgarritasun eta sute-baldintzak hobetzeko beharrezkoak diren lanak eginen dituzte. 140.000 euro bideratuko dituzte horretarako. Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak bisitatu du Emakumeen Etxea izanen den egoitza.
Iruñeko Udaleko III. Berdintasun Planean jasota dago Emakumeen Etxearen sorrera. Dena dela, garrantzitsua izan da emakumeen kolektiboek egindako eskaera, horri ere erantzuten diolako. Euren eskura jarriko dute Agoitz kaleko egoitza. Ikastaroak sortzeko, genero indarkeria pairatu dutenei arreta eskaintzeko edota emakumeen kolektiboek dituzten beharrak asetzeko sortuko da Emakumeen Etxea.