Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu da

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 8a, 07:37

> Polizia 4:30ean sartu delarik Rozalejo jauregian, inor ez zen barruan.
> Foru polizia eta Espainiako Polizia Nazionalak itxita dute Nabarreria ingurua.
> Gazteek manifestazioa egin dute, eta errepidea moztu dute Labrit aldapan.
> Nafarroako Gobernuak joan den astean eraikinaren ikuskapen teknikoa egiteko agindu judiziala eskatu zuen.

Joan den astean Marques de Rozalejo eraikinaren egoera zein zen aztertzeko adituak bidali zituzten. Gaur 6:00etan Foruzaingoa eta Espainiako Polizia Nabarreria kaleko gaztetxean daude eta ez diote inori sartzen uzten. Hustea eraginen dutela ematen du. Jendetza hasi da Maravillas gaztetxe inguruan batzen. 

Foruzaingoak argitaratu duen oharraren arabera Nafarroako Lurralde Auzitegiko Bigarren Instrukzioko salak agindua eman du Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuko Adituak Marques de Rozalejo Jauregiaren egoera aztertzera joateko. 4:30etan gerturatu dira Foruzaingoak eta Espainiako Polizia Nabarreria kalera. Barruan zeuden pertsonak berehala atera direla jakinarazi du foruzaingoak. Une hauetan ikuskaritza lanean ari dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!