Astelehenean hasi zen XIII. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa, 80 parte hartzailerekin. Hamar iritsi dira gaurko finalera, eta Iruñeko El Mercao jatetxearen Camarón de la Concha pintxoari ematea sari nagusia. Lehenengo aldia da Iruñeko jatetxea lehiaketara aurkezten dela.
Donostiar erara egindako txangurroa du oinarri pintxoak. Limako causa pixka bat, kimchimaionesa, izokin arrabak eta Granny Smith sagar zati batzuk ere baditu. Pintxoaren izenarekin jolastuz, Camaron de la Isla flamenko abeslariaren musikarekin girotu dute jakia. Guztiek erakutsitako maila ona azpimarratu du epaimahaiak, baina "ia aho batez" erabaki dute Jorge Otxoa eta Felix Jimenez sukaldariek egindako saritzea. Nafarroako pintxo txapelketa ere irabazi dute aurten.