Saio bikoitzak izanen dira egunero, eta 9 filma eskainiko dira guztira. Tartean Freedom Underload BMFF 2016ko Sari Nagusia jaso zuen filma, Epaimahaiaren Saria jaso zuen The Great Alone, alpinismoko filma onena Link Sar West, eskaladako filma onena Boys in the Bugs, eta kirola eta abentura filma onena Dodo's Delight. Horiez batera beste lau filma, joan zen abenduan Mendi Film Festivalean txalotuenetakoak izan zirenak eta publikoa gehien engantxatu zutenak.
Sarrerak eskuragarri daude jada Golem-en sare digitalean eta baita leihatilan ere. 6€ balio du eguneko saioak, eta lau eguneko abonuak 20€.
Mendi Film Festival eta Golem sokada berean daude ekitaldi hau antolatzen, eta Diario de Noticias eta Zineuskadiren laguntza jaso dute.
Mendi Tourrari buruz
Bilbao Mendi Film Festivalaren ekimena da, mendia eta abenturari buruzko nazioarteko zinema jaialdia. 2016ko abenduan egin zen azken edizioko pelikula onenen bilduma da MENDI TOURa, bateko eta besteko aretoetan eskaintzeko tentuz hautatutako bilduma. Bilbao Mendi Film Festival urteroko hitzordua izan ohi da, eta mendiko zinemagintzako ekoizpenik onenak biltzen ditu bere zentzu zabalenean: eskalada eta alpinismoaz batera, muturreko kirolak, eskia, natura, ingurumena, etnografia... hartzen ditu aintzat.
Iazko edizioan, BMFFak 21 herrialde desberdinetatik zetozen 150 lan jaso zituen eta haietatik 39 hautatu ziren Saio Ofizialerako.
9.000 ikusletik gora bildu ziren BMFFean iaz.
Programazioa:
Maiatzak 15 astelehena (18:30 eta 20:30)
LINK SAR WEST
BMFF 2016 Alpinismoko Film Onena
2016, Erresuma Batua, 32 min
Zuzendaria: Jonathan Griffith
VO: en SUB: es/eu
Jonathan Griffith alpinista eta argazkilaria, eta obsesio duen goi mailako erronka: Link Sar (7041m, Karakorum).
BLOCHEADS
2016, Erresuma Batua, 58 min
Zuzendaria: Alastair Lee
VO: en SUB: es/eu
Britainia Handiko boulderraren historia miresgarria.
Maiatzak 16 asteartea (18:30 eta 20:30)
DODO’S DELIGHT
BMFF 2016 Kirola eta Abentura Film Onena
2016, AEB, 28 min
Zuzendariak: Sean Villanueva-O'Driscoll, Josh Lowell, Nick Rosen eta Peter Mortimer
VO: en SUB: es/eu
Erritmoz eta umorez jositako abentura, big wall eskalada eta nabigazioa uztartzen dituena, Baffin Irlan.
AKABUKO MARTXEA
2016, Euskadi, 60 min
Zuzendariak: Aitor Gisasola eta Fredi Paia
VO: eu SUB: es
Aizkorri eta Uribe Kostaldea batzen dituen transhumantzia, mendiko kultura eta historia berreskuratuz.
Maiatzak 17 asteazkena (18:30 eta 20:30)
BOYS IN THE BUGS
BMFF 2016 Eskaladako Film Onena
2016, AEB, 18 min
Zuzendariak: Zachary Barr, Peter Motimer eta Nick Rosen
VO: en SUB: es/eu
Artesietan munduko onenetakoak diren bi eskalatzaile eta haien dedikazio tematia Kanadako Bugaboo mendietako hormatzar batean duten muturreko erronkan.
THE GREAT ALONE
BMFF 2016 Epaimahaiaren Saria
2015, AEB, 80 min
Zuzendaria: Greg Khos
VO: en SUB: es/eu
Historiako musher onenaren soslai hunkigarria, Iditarod-ean girotua, Lurreko Azken Lasterketa Handia.
Maiatzak 18 osteguna (18:30 eta 20:30)
ANNAPURNA III UNCLIMBED
2016, Austria, 12 min
Zuzendaria: Jochen Schmoll
VO: en/ger SUB: en/es
David Lama, Hansjörg Auer eta Alex Blümel austriarrak, inoiz inork egin gabeko erronka batean: Annapurna III-an hegoekialdeko pilarea.
METRONOMIC
2015, Frantzia, 15 min
Zuzendaria: Vladimir Cellier
VO: fre SUB: es/en
Artista bilkura eta uztarketa magikoa, Verdongo haitzarteetako skyline-tan.
FREEDOM UNDERLOAD
2016, Eslovakia, 58 min
Zuzendaria: Pavol Barabas
VO: slk SUB: es/en
Bizi lezioak eta hausnarketak Tatra mendi ikusgarrien Eslovakiako isurialdean txertatuta dauden zamaketarien eskutik.