Sortzen Jaiaren harira irratsaio berezia eskainiko du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 15a, 09:17

Ostegunean 16:00etatik 18:00etara zuzeneko saio emitituko du, Noaingo kultur etxetik. Haurrek ere parte hartuko dute, kantuen eta bertsoen bidez.

Sortzen Jaiarekin bat egin du Euskalerria Irratiak, Sortzen elkartearekin eta Noaingo eskolako D ereduko guraso elkartearekin elkarlanean. Ostegunean, hilaren 18an, zuzeneko saioa eskainiko dute irratiko kideek, Noaingo kultur etxetik bertatik. 16:00etan hasi eta 18:00ak arte iraunen du; betiko gisan FM98.3an eta euskalerriairratia.eus webgunearen bitartez entzuten ahalko da.

Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta Euskalerria Irratiko kideek zuzenduko dute irratsaio berezia, baina ez dira bakarrik izanen, haurren laguntza izanen dute: zuzeneko emanaldiak, abestiak, bertsoak... denetarik egonen da uhinak girotze aldera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!