Maiatzean zabalduko dute LGTBI zentroak, San Gregorio kaleko 28. zenbakian. Kattalingorriri egin dio lizitazioa Iruñeko Gobernu Kontseiluak, 65.000 eurorengatik, abendur arte kontratua betetzeko.
Arreta, babesa eta LGTBI gaien inguruko informazioa zabalduko du zentroak; horrez gainera, topaketa eta hausnarketa espazioak zabalduko ditu, bai interesa duten horientzat, baita profesionalentzat eta eragileentzat ere.
Astelehenetik ostiralera egonen da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Gainera, LGTBI gaiei buruzko dokumentazio zentroa izanen du.
Arreta sexologikoa eta psikosoziala eskainiko du, norbanako eta taldeentzat. Elkar babes taldeak ere izanen ditu.