“Beharbada bai…ez” diskoaren aurkezpena, hilaren 18an Garazi tabernan

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 11a, 20:09

Munduko herrialde desberdinetako doinuak gogora ekartzen dizkiguten kantuak bildu ditu Zamarra eta aterkia taldeak bere disko berrian.

Xabier Zamargilea "Zamarra eta Aterkia" taldeko sortzailea dugu. Taldea beste musikari batzuekin sendoturik, Beasaingo "Pottoko"  estudioan sartu ziren diskoa grabatzeko eta aste honetan kaleratu dute. Munduko herrialde desberdinetako (Brasil, Afrika...) doinuak gogora ekartzen dizkiguten hamaika abesti bildu dituzte. Musikariak: Zamargilea bera, Manex Albira, Beñat Artze eta Miren Aranguren dira. Datorren ostegunean bertan ikusi ahal izanen ditugu Garazi tabernan gaueko 22:00etatik aurrera "Beharbada bai...ez" izeneko diskoa aurkezten, eta "Beharbada bai..." abestiaren bideoklipa hemen duzue ikusgai. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!