Joseba Asiron: "Aldaketa da lehentasuna Iruñeko Udalean"

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 11a, 14:40

>Iruñeko Udalean aldaketak irauteko lau indarren babesa izaten segituko du alkateak eta "haurnarketarako, hitz egiteko eta adostasunetara" iristeko bideak zabalik segitzen dutela nabarmendu du. 

Aranzadik eta Ezkerrak "Iruñeko Udalean krisia" zegoela esan eta gero lasaitasunez agertu da prentsaurrekoan Joseba Asiron alkatea. Aldaketa udalera iritsi zenetik egindakoak azaldu ditu, batzuk behintzat: "Itun programatikoaren %54 betea dago, eta hori aintzat hartu behar da". Hori guztia "talde lanaren bidez" lortu dutela nabarmendu du alkateak, eta ardura eskatu die Aranzadi eta Ezkerrari. "Lasai eta soseguz, aldaketa indartzeko lanean" segituko duela esan du: "Aldaketa geldiezina da, eta alderdien gainetik dago".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!