Sanferminetan neska bat bortxatzea egotzitako bost auzipetuen aurkako ahozko epaiketa eginen da

Euskalerria Irratia 2017ko api. 26a, 18:38

Nafarroako Lurralde Auzitegiak instrukzioa amaitu du kasua artxibatzeko auzipetuek eginiko eskakizunak aintzat hartu gabe eta bost eguneko epea jarri dio fiskaltzari akusazioa egiteko. 

Epaitegiak plazaratu berri duen autoaren arabera, "arrazoizko susmoak" daude auzipetutako bost gizonezkoek delitua egin zutela pentsatzeko Biktimaren aitorpena, analisien emandako datuak, erasotzaileek grabatutako bideoak eta Udaltzainek aurkitutako frogak hartu dira oinarri  epaiketaren beharra argudiatzeko. Defentsek adierazia zuten auzipetuen kontrako aski frogarik ez dagoela, eta haien errugabetasun presuntzioa errespetatu behar dela, baina autoaren arabera, ez dute aski funtsik argudio horiek.

Bost auzipetuak espetxean daude sexu eraso eta indarkeriaz eginiko lapurreta delituak egotzita.

Uztailaren 7an, goizaldeko 3:00etan, Paulino Caballero kaleko atari batean  gertatu zen talde erasoa.  Biktima 18 urteko neska madrildar bat izan zen.  Salaketa jartzean biktimak emandako deskripzio fisikoari esker atzeman zituzten ustezko erasotzaileak.

Epaileak ustezko bost erasotzaileak espetxeratzeko agindua eman zuen, eta ikerketan zehar, Iruñeko epaileak beste eraso baten zantzuak topatu zituen. Zehazki, zantzuak topatu zituen adierazteko Iruñeko erasoagatik inputatutako bost gizonetatik lauk 21 urteko emakume bati sexu erasoa egin ziotela Kordoban Joan den maiatzean eta erasoa sakelako telefonoarekin grabatu eta partekatu zutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!