Unai Salanueva intsumiso izandakoaren izena Txantreako plaza bati jartzeko, 1.000 sinadura

Euskalerria Irratia 2017ko api. 26a, 08:10

Ostiralean 20 urte bete ziren Salanuevak bere buruaz beste egin zuela. Txantrea Memoria taldeak auzoko plaza bati haren izena jartzeko eskaera egin du. 

22 urterekin egin zuen bere buruaz beste Unai Salanuevak. Intsumisoa zen eta etxeko leihotik bota zuen bere burua 1997ko otsailaren 10ean. Hain zuzen, hurrengo egunean, otsailaren 11n zen itzultzekoa espetxera zerbitzu militarra ez egiteko hartutako erabakiarengatik. Larunbatean Txantrean gogorarazi zuten auzokidearen heriotza: "Estatuaren gordinkeriak bultzatu zuen Salanueva bere buruaz beste egitera. Beste gazte asko bezala ez zegoen prest zerbitzu militarrak eskaintzeko eta intsumiso izan zen, desobeditu egin zuen. Espainiak jarritako inposizioak hil zuen Salanuva", irakurri zuten auzokideek. 

Unairen Txokoa Unai Salanuevaren plaza izendatzea nahi dute ofizialki. Horretarako dagoeneko 1.000 sinadura bildu dituzte. Oraindik ere sinatzeko aukera bada, auzoko elkarteetan utzi dituzte horretarako agiriak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!