Etxetik bota zituzten Txantreako bi gazte, orain hiru aste. Okupatuta bizi ziren, Caja Españak hutsik zeukan etxe batean. Oraindik ez dago argi hutsaraztea legezkoa izan den ere. Horregatik, etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldia egitera deitu dute Txantreako Gazte Mugimenduak, Emantzipazio Bulegoak eta Etxe Kaleratzeen Kontrako Plataformak: apirilaren 7tik 8ra izanen da, Arriurdinetan plazan.
Okupazioa "zilegia eta beharrezkoa" esan dute kanpaldiaren antolatzaileek eta "alternatibak eraikitzen" segitzeko deia zabaldu.
"Kapitalismoak gure egunerokotasunean kolpatzen jarraitzen du eta lan prekario eta bizi eredu kaxkarretara kondenatu gaitu. Etxe hutsen kopurua azpimarragarria da [...], bitartean , kalean, baldintza kaxkarretan, gurasoen etxean bizi diren auzokideak ditugu". Horra prentsa oharrean salatu dutena.
Larrugorritan utzi
Larrutan utzi nahi gaituzte lelopean antolatu dute kanpaldia. Bi egunetan, horma irudi margoketa, kontzertuak, txikientzako gunea eta manifestazioa eginen dituzte, besteak beste.
Apirilak 7
17:30ean. Tipien montaketa.
18:30ean. Kale animazioa.
20:00etan. Kontzertuak: Marianitoz Blai eta Idoia Tapia.
23:00etan. Ipuin kontalaria.
Apirilak 8 de Abril.
08:00etan. Gosaria.
09:00etan. Yoga.
10:30ean. Txiki-gunea: Puzgarriak, jolasak, aurpegi margolariak, kilikiak...
10:30ean. Azoka soziala.
11:00etan. Jaietako txupineroen aurkezpena.
12:00etan. Auzo argazkia.
12:30ean. Tipi festaren amaiera.