Vianako Printzea saria Berri Txarrak taldeari emateko sinadura bilketa abiatu du Akelarre kultur elkarteak: "Berri txarrak taldeak rock-a bizimodu bezala defendatzen 20 urte baino gehiago biltzen dituelako, euskara eta Nafarroako izena munduko txoko guztietara eramaten. Jadanik bere kantak belaunaldi desberdinen soinu-bandaren parte direlako. Hau guztia eta gehigoagatik Berri txarrak taldea 2017ko Bianako Printze Kultur sariarentzat proposatzen dugu".
641 sinadura batu dituzte -berri hau idazteko momentuan- eta 1.000 bildu behar dituzte.