Bertako dendetan erosteak duen garrantziaren jakitun, kontzientziazio eta komunikazio kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak 207 establezimendurekin batera. Izan ere, dendak dira "auzoak bizirik mantendu" eta "enplegua sortzen" dutenak. Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldeko eremuan, Martín Azpilcuetako merkataritza-eremuan, Mendillorrin, Iturraman eta Arrotxapean eginen dute.
"Auzoetako bizilagunek etxetik hurbil dituzten establezimenduetan egunean-egunean erosteko produktu guztiak dituztela, eta denda txiki horietan kontsumituz gero, auzoak hobeki funtzionatzen duela eta bizirik mantentzen dela", esan du Iruñeko Udalak.
Bizikletak, zozketan
Kanpaina honen barruan 5 hiri-bizikleta zozketatuko diitu Iruñeko Udalak, "erabat tolesgarriak eta hirian barna ibiltzeko egokiak". Zozketan parte hartu ahal izateko, parte hartzen duten establezimenduetako bezeroek erosketa-txartelak (ez da zenbatekoa aintzat hartuko) sartuko dituzte horretarako jarriko diren kutxetan.