Udalbiltza eta Iruñeko Udala elkarlanerako bideak aztertzen ari dira

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 21a, 09:29

Argazkia: Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta Luis Intxauspe Udalbiltzako zuzendaria.

Gasteizko auzoen iraunkortasunari buruz sinatutako hitzarmena aurkeztu dio Udalbiltzak Joseba Asiron Iruñeko alkateari, eredu gisa.

Elkarlanerako bideak urratuko dituzte Udalbiltzak eta Iruñeko Udalak. Lehen bilera egin zuten atzo eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea Luis Intxauspe Udalbiltzako zuzendariarekin aritu zen solasean. 

Gasteizko auzoen iraunkortasunari buruz sinatutako hitzarmena aurkeztu dio Udalbiltzak Joseba Asiron Iruñeko alkateari, eredu gisa.

Udalbiltzaren helburua udalek elkar ezagutzea eta euren arteko elkarlana sustatzea da; beti ere, xede hori sustatuz sinatutako hitzarmenei jarraiki.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!