Fiskaltzak hamalau urteko zigorra eskatu du Bizkairentzat eta hamabi Artxankorentzat

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 20a, 20:41

Betiseko hiru jokalari ohientzat bina urte eskatu ditu fiskaltzak. Zenbait partidatako emaitzak adostea egotzi diete akusatuei.

Fiskaltzaren txostenaren arabera, hamabi urteko zigorra eskatu du Miguel Artxanko taldearen presidente ohiarentzat, eta hamalau Angel Bizkai taldeko kudeatzaile ohiarentzat 2013-14ko denboraldiko hainbat partidatako emaitza adostu izana egotzita.

Txuma Peralta zuzendaritzako kide ohiarentzat hamabi urte eskatu ditu, eta 11na Pascual, Purroi eta Bandres zuzendaritzako kide ohientzat. Jordi Figueras, Antonio Amaya eta Xabi Torres Betiseko hiru jokalari ohientzat bina urte eskatu du fiskaltzak, eta 1,95 milioi euroko isuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!