'Migratzaileak gara' erakusketa, Zabalgunean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 17a, 08:11

Bizi duin baten bila haren jaioterria utzi behar dutenen inguruko 24 irudi jarri ditu Alboan Fundazioak Zabalguneko Civivoxean ikusgai.

Artista askoren obrak bildu ditu Alboan Fundazioak, halabeharrez haien bizitokia utzi behar izan duten horien berri emateko. 24 irudiz osatutako erakusketa muntatu du Zabalguneko Civivoxean; imajinez gaindi, migratzaileen hainbaten testigantzak ere bildu ditu.

Alboanen arabera, urtero 300.000 lagun saiatzen dira Mexiko eta AEBetako muga igarotzen eta soilik %15ek lortzen dute. Ez da hori muga eta harresi bakarra, baina. Melillako hesia pasatzen milaka lagun saiatzen dira urtero.

Oroitarazi dute, halaber, munduan 2000. urtetik 40.000 lagunek galdu dutela bizi hobe baten alde. Erakusketa astelehenetik larunbatera arte egonen da zabalik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!