The Icer Company taldeak bere bigarren diskoa aurkeztuko du larunbatean Iruñean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 16a, 19:57

Subsuelo tabernan eskainiko dute “Belurbe” izeneko diskoaren aurkezpen kontzertua, larunbatean, 21:00etan.

Asmatutako hiri horretan gertatzen diren hamahiru istorioak entzuteko parada izanen dute bertara hurbiltzen direnek. Aurretik, Euskalerria Irratian izan ditugu Iker Zia eta Rubén Matilla musikariak zuzenean jotzen.

Belurbe          

Urte eta erdiko konposizio prozesua eta aurre-produkzio musikal eta narratibo landu baten ostean, bere bigarren diskoa kaleratu du talde honek, El Dromedario Records zigiluarekin. 13 abesti, 13 gai, 13 istorio biltzen dira hemen. Pop-rock estiloko atmosfera eta giro desberdinetako kantak dira. Iker Zia iruindarra da ahotsa eta taldearen sortzailea: “Belurbe asmatutako hiri bat da, inguruko edozein izan zitekeena. Berlurberi buruz hitz egitea gure inguruari buruz hitz egitea da, baina zuzeneko erreferentziarik egin gabe. Belurbe gure inguruan gertatzen eta existitzen den guztia da. Izan daiteke gure errealitatea, baina baita inguruan ditugun errealitate desberdin guztiak ere, ezagutzen ez ditugunak barne. Errealitate aniztasun hori, bizitza horiek, pertsona horiek eta gertakizun horiek dira Belurbeko bizitza (edo gure bizitza) definitzen dutenak.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!