Txantreako etxe kaleratzea “gaitzetsi” egin du Iruñeko EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 15a, 13:44

Txantrea auoa, airetik ikusita (Argazkia: EH Bildu)

"Bai Udaletik bai eragile sozialen albotik" etxebizitza eskubidea bermatzeko lan egiten jarraitzeko konpromisoa adierazi du.

“Txantrea auzoan gertatu den desalojoa gaitzesten dugu, eta zentzu horretan bankuek adierazten duten jarrera bihozgabe eta ekonomizista salatzen dugu”, hala dio Iruñeko EH Bilduk plazaraturiko agiriak. “Lanean jarraituko dugu etxebizitza eskubidea bermatzeko, bai udaletik eta bai eragile sozialen albotik”, gaineratzen du, “udal etxebizitzak eraberrituz, etxebizitza bulegoa sustatuz, herritarrek eraikitako alternatibak indartuz”. Koalizio abertzaleak halaber jakinarazi du gaur goizean kaleraturiko bi gazteekin harremanetan dagoela jada, eta haien hainbat hautetsi Txantreara hurbildu direla, etxe kaleratzea gauzatzen zuten bitartean; besteak beste, Joxe Abaurrea eta Patri Perales zinegotziak, eta David Anaut parlamentaria. “Ezinbestekoa da Iruñeko herritarrei eta bereziki gazteriari eragiten dion arazo sozial baten aurrean, eskubideak eta pertsonak lehenestea, bestelako interesen gainetik”.

Agiri osoa hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!