Makulu Ken taldeak disko berria aurkeztuko du Akelarren

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 9a, 19:52

Euskal afro-beat doinu dantzagarriak bildu dituzte lasartearrek lan honetan. 

Makulu Ken taldeko Iñigo Suberbiola eta Unai De Andresek harro aurkeztu digute haien bigarren lana. "Kalè Kalè" jarri diote izena, kaleak kale egiten baitu, kaletarrok kale egiten baitugu behin eta berriz. Euskal afro-beat egiten dutela diote, dantza egiteko doinuak, umorez beteriko hitz jokoak bertan, gizarte kritika eta autokritika alde batera utzi gabe. Hamabost abesti bildu dituzte bertan. Datorren larunbatean aurkeztuko dute Txantreako Akelarre Kultur Elkartean 21:00etan.

Erlazionatuak

Makulu Ken taldea Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratia 2017 mar 09 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!