Ez dok hiru, Mikel Martinez eta Patxo Telleriak, urteak daramatzate bikote artistiko bezala lanean antzerkia obrak, sortu, ekoiztu eta antzezten “Kontenedore baten Istorioak”, “Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz”, “Euskara Sencilloaren Manifiestoa”, “Larru Haizetara”, “Euskarazetamol” , “Lingua Nabajorum” besteak beste.
Denborarekin, halako estilo bat sortu dute ia oharkabean, iturri askotatik edaten duena baina bere berezko kaligrafia duena: aktore bion elkarrizketetan oinarritzen da, berbaldi motz eta pikatuak, azkarrak, eroak.
Bikote honen lanaren ezaugaurriak, beraz, hauexek lirateke:
- Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea.
- Euskara hutsez sortua eta eskainia.
-
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna ekarriko digute oraingo honetan.
Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.
Nafarroako Antzerki Eskola – 19:30
Sarreren prezioa: 8 € (Korrika Laguntzaileak: 6 €)
Sarreren salmenta: AEK-ko Euskaltegietan.