Alberto Arteta saxofoi jotzaile garestarraren lan berriaren aurkezpena Zentralen

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 8a, 16:46

Charlie Haden jazz musikari estatubatuarraren omenez eginiko lana eskainiko dute ostegunean. 

Alberto Arteta saxofoi jotzaile garestarrak, berak sortutako "Alberto Arteta Group" taldearekin Bat eta The Legacy izeneko diskoak plazaratu ditu.  Halaber, hamaika formazio eta lan diskografikotan hartu du parte eta areto eta jazz jaialdi hoberenetan jo izan du azken urteotan. Honetaz gain Nafarroako Musika Kontserbatorioko irakaslea da. Ostegun honetan, otsailaren 9an, "Marcelo Escrich Silent Trio" hirukotearekin "Charlie Haden Songbook" izeneko diskoa aurkeztuko dute. Talde honetako beste bi kideak Marcelo Escrich (kontrabaxua) eta Luis Gimenez (gitarra) musikariak dira. Informazio gehiago www.albertoarteta.com web orrian.

Euskalerria Irratian izan dugu solasean eta saxofoia jotzen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!