Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

“Etiquette” autoantzerki lanean parte hartzeko aukera zabalik

Euskalerria Irratia 2017-03-06 20:17   kultura  Iruñea

Ikuspuntu jaialdiaren barrenean Niza, Civican eta Baluarte plazako kafetegietan egiten ari dira saioak larunbatera arte. Hiru goizez eta lau arratsaldez, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Lehen aldia da halako lan bat euskaraz egiten dena.  

“Etiquette” autoantzerki lanean parte hartzeko aukera zabalik
Iñigo Tobes eta Reyes Ilintxeta, euskarazko lehen saioko partehartzaileak gaur Baluarte Plazako kafetegian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bosgarren Horma sailean ‘Etiquette’ antzerki lan berezia ekarri digu aurten Iruñera Ikuspuntu jaialdiak. gisa horretako obra bat euskaraz egiten den lehenbiziko aldia da.

Proposamen honetan publikoa da protagonista. Anthony Hampton eta SilviaMercurialek idatzi zuten, eta kafetegiko mahai batean garatzen da bikoteka. Bikoteari aginduak ematen zazikio entzungailuen bidez eta horrela sortuko da bien arteko elkarrizketa eta mahai gainean dauden atrezzoko objektuekiko interaktuazioa. Malkoak, odola, mendixka bateko etxetxoa… A eta B protagonistak. Ahots bat solasean hasten da:  «Place du Chateleko kafetegi batean zaude, Parisen. Ikusi zure eskuak, 60 bat urte dituzu. Begiratu agudo B-ri; gero, segi irakurtzen. B neska gazte bat da, ederra eta ezezaguna». A gizon zahar bat da B, prostituta gaztea. Parte hartzaileek Jean-Luc Godardek zuzendutako Vivre sa vie filmeko 11. eszena bizi dute, barnetik. Horixe da autoantzerkiaren funtsa: publikoa da aktore, aktoreak dira publiko. Bi lagunen artean gertatzen da dena, eta inguruan ez da deus gertatzen ordu erdiz.

Obrako euskarazko ahotsak Euskalerria Irratiko esatarienak dira.

Niza eta Baluarteko Plaza kafetegietan eta Civicanen egiten ari dira saioak goizeko11:00, 12:00 eta 13:00etatan eta arratsaldez 17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00etan.  Parte hartzeko, aurretik izena eman beharra dago comunicación@puntodevistafestival.com helbidean. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa