Euskal doinu eta keltiar doinu ezagunen bilduma berria

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 2a, 20:00

“Eusko-Celtic ( Conecctions)” izeneko lana kaleratu du Unai Otegi musikariak Edurne Arzoz harpa jotzailearekin batera.

Egurrezko xirula eta harpa keltiarra elkarturik, hainbat doinu ezagun topatzen ahal ditugu CD honetan, bai eta Otegik berak konposatutakoak ere. Emaitza, oso gustura entzuten diren melodia goxoak. Diskoa aurkezteaz gain, berak egiten dituen egurrezko xirulak erakutsi dizkigu Otegik.

"Kablerik erabili behar ez diren toki txikiak nahiago ditut kontzertuak eskeintzeko" esan digu, bestak beste. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!