Stravinsky vs Gesualdo kontzertu benefikoa, Ugandako Vura Music Project-en alde

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 2a, 17:05
Aritz Azparren. Arg: Argia (Dani Blanco)

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Formazio Klasikoa eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleak arituko dira Baluarten ostegun honetan 20:00etan.

Encantando Denboraldiak Stravinsky eta Gesualdo musikagileei eskainiko die kontzertua gaur Baluarteko ganbera aretoan.

Igor Stravinsky eta Carlo Gesualdo musikagileen hainbat obra protagonista izanen dituen kontzertua Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Formazio Klasikoak, David Guindanoren zuzendaritzapean, eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek eskainiko dute. Hitzordu honetarako sarrerak 5 euroan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.

Sarrerekin eskuratzen den zenbatekoa Vura Music Project Ugandan (Afrikan) gauzatzen ari den musikaren bidezko garapen integraleko proiekturako izanen da.

Aritz Azparren musikari uhartearra da proiektu honen sustatzaile nagusia eta Irrintzi Plazan izan da gaur honetaz solasean. 

Erlazionatuak

Aritz Azparren

Euskalerria Irratia 2017 mar 02 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!