“Euskara generoaren ispiluan barrena. Hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak nerabeen artean” hitzaldia ostegun honetan Kondestablean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 2a, 16:37

Jaime Altuna Ramírez

Jaime Altuna Ramírez arituko da hizlari 19:30etatik aurrera, Iruñeko Udalak eta NafarAteneoak antolatutako saioan. 

Jaime Altuna Ramírez gizarte Antropologian graduatua da EHUn eta “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra egina du. Bere ibilbide profesional luzean haur eta gazteen heziketarako programak, haurrentzako kale antzerkia, telebistako haurrentzako saioen produkzio lana, irakurketa sustatzeko programak, udalekuak, aisialdi zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa, aisialdiko begiraleen formazioa eta ipuin kontalaritzaren inguruko ekimenak burutu egin ditu, besteak beste.

Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean doktoregai da eta AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea. Azkenaldi honetan gazteria, generoko berdintasuna eta euskararen erabilpenarekin zerikusirik duen ikerketa lan bat egiten ari da.

Gaurko saioaren aurkezlea Zaloa Basabe Gutierrez izanen da, Iruñeko Udaleko Berdintasun Teknikaria. Sarrera librea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!