'Masa kritikoa' eginen dute bihar, Arrosadian

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 23a, 10:16
Argazkia: 8-80 plataformako kideak, mobilizazioa iragartzeko prentsaurrekoan.

Arrosadian autoak "arazo larria" direla esan dute 8-80 plataformako kideek eta  Zaragoza etorbidea eta Blas de la Serna kaleak auzokideentzako arriskutsuak direla. 

Bihar, ostiralarekin, masa kritikoa abiatuko da Iruñeko Gazteluko plazatik, Arrosadiaraino, bestelako mugikortasun eredu baten alde egiten duen 8-80 plataformak deituta.

19:30ean abiatuko da Gazteluko plazatik eta Arrosadiako Manuel de Falla kalera iristerakoan, manifestazio "txiki bat" antolatu dute, 20:00etan.

Zergatik Arrosadian?

Arrosadian izanen da mobilizazioa, hain justu azken inkestetan auzokideek autoak eta "segurtasun eza" aitatu zituztelako auzoko arazo nagusien artean. Gainera, Zaragoza Etorbidea eta Blas de la Serna etorbideak "arriskutsuak" ere badira eta espaloiak "estuak eta egoera kaxkarrekoak".

Manuel de Falla kalea oinezkoentzat izatea eta bizikletentzako egokitzeko; Blas de la Sernan semaforoak paratzeko; Zaragoza etorbidean hesitxoak jartzea, autoak galtzadara ez igotzeko; espaloiak txukuntzea eta zenbait kale zabaltzeko eskatu dute, besteak beste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!