Ander Izagirre: "'Potosí' liburua Boliviako meatzeen argazki gordina da"

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 3a, 21:03

Ander Izagirre kazetari donostiarrak, Potosí liburua plazaratu du. Katakrak liburudendako aurkezpenaren aurretik, Metropoli Forala saioan elkarrizketatu dugu. Boliviako Cerro Rico meatzeetan kokatutako ikerlana da. Bertako meatzeen argazki gordina jaso du egileak. Urteetako lana dago Potosí liburuaren atzean.

 

 

"Cerro Rico inguruko hainbat lagunen lekukotasunak jaso ditut eta persona ezberdinen testigantzak bilduz osatu dut Potosí liburua. Protagonista horien artean, esate baterako, Alicia Quispe, 14 urteko neska gaztetxoa dago. Meatzeetan lan egiten du, doan lan egiten du, azken aldian kooperatibek bere familiari eskatzen dioten zorra ordaintzeko. Zehazki, errealitate hau deskribatuz abiatzen dut liburua." Hala esan digu Ander Izagirrek. 

Bada beste hainbat izen propio liburuan: Gregorio Iriarte apaiza, Villca meatzari zaharra eta hezur haragizko beste hamaika lagun. Boliviako meatzeen argazki gordina ageri da. Protagonista ugari liburu honetan eta horrekin batera, makina bat arazo eta muturreko egoera, begien aurrean. Kazetari gipuzkoarrak dioenez, "haurren laneratzea, segurtasun eza meategietan eta emakumeen aurkako bortizkeria liburuan jasotzen dira".


EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!