'Demode Quartet' laukoteak musikala eskainiko du bihar Gaiarren

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 3a, 09:32

Ahots hutsez, garai guztietako hogeitik gora musikal ezagunen bertsio dibertigarriak eta originalak kantatuko dituzte.

Demode Quartetek, lau interpretatzaile bitxik, zuzenean abestuko ditu, a cappella edo ahots hutsez, garai guztietako hogeitik gora musikal ezagunen bertsio dibertigarriak eta originalak. Erretroproiektorearen bidez emanda, dozenaka dekoraziok lagunduko diete eta bai beraiek egindako grabazioek ere; hartara, ahots orkestra ugaria eta dantza talde osoa eratuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!