Gaur eta bihar epaituko dituzte Sarasaten etxebizitza okupatu zuten hiru gazte

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 10a, 08:02

Urtarrilaren 10ean eta 11n epaituko dituzte eta, 15 hilabeteko kartzela zigorraz gain, guztira 7.650 euroko isuna galdegin diete.

 

Urrian, Sarasate pasealekuko 13. zenbakiko eraikina okupatu zuen Hirekin kolektiboak, "oraingo merkantzia-etxebizitza kapitalista" kritikatzeko. Iruñeko Udaltzaingoak, baina, kanporatu egin zituzten. Hainbat gazte zauritu zituzten, Hirekin kolektiboaren hitzetan, eta, Poliziaren esanetan, baita zenbait udaltzain ere. Gazteek, ordea, ukatu egin dute bertsio ofiziala eta "muntaia poliziala" dela salatu.

Heldu den astean epaituko dituzte atxilo hartu zituzten hiru pertsonak: bakoitzari 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzeaz gain, osotara 7.650 euroko zigor eskaera egin diete hiruei. 

Udaltzaingoaren eta atxilotuen arteko bitartekaritza prozesua abiatu behar zuren hasieran, epaiketarik egin gabe, Hirekin kolektiboak hala eskatu eta auzitegiak onartu ostean, baina ez da era horretan izan Iruñeko Udaltzaingoak uko egin baitio "gatazka hitz eginez konpontzeari".

Hirekin eragileak elkarretaratzeak deitu ditu, auzipetutakoei babesa adierazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!