Truke azokak nagusi, Ingurumen Heziketarako Museoan

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 3a, 07:49
Argazkia: Ingurumen Heziketarako Museoko irudi bat.

Helduek edozein objektu eta haurrek jostailuak trukatzeko azokak muntatu dituzte Arrotxapeako zentroan.

Negua iristearekin bat, gora egiten du kontsumoak, eta horregatik, Eguberri garaian, objektu trukean oinarrituriko merkatua jartzen ohi du martxan Ingurumen Heziketarako Museoak. Atzo hasi eta bihar arte, helduenek izanen dute trukean aritzeko aukera; bihar, halaber, asteazkenarekin, bereziki haurrei zuzenduriko jostailu truke merkatua eginen dute. Umeek, hori bai, heldu batek lagunduta joan beharko dute.

Ingurugiro osasuntsua izateko hiru ezaugarri azpimarratu ditu Ingurumen Heziketarako Museoak: berrerabilpena, kontsumo murrizketa eta birziklapena. Hain justu, lehen horren estrategiaren parte da truke azoka, berrerabilpenarena.

Denetariko objektuak izanen dira: zapatak, liburuak, jostailuak, DVDak, CDak, etxeko gailu txikiak...

Ordutegia: goizeko 10:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!