Olentzerori ongi etorri beroa egiteko aukera izan zuten Iruñeko haurrek abenduaren 23an, 12:00etan, Zentral Kafe Antzokian, Euskalerria Irratiaren eskutik: 24ko gau majikoaren bezperan, Olentzero gurekin izan zen, haurrekin abestu zuen, ipuinak kontatu zizkien eta oparitxoak ere banatu zituen.
Pirritxen seme-alaba Pupu eta Lore ere Iruñera hurbildu ziren, olentzerori musu handia ematera. Pantxika Lamur pailazoak haurren artean opariak banatzen ibili zen. Eta Oskar Estanga bertsolari eta musikariak haurrei lagundu zien ikazkin eskuzabalari abesten.