Bizikletentzako bi aparkaleku publiko irekiko ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 25a, 13:48

Descalzos kalean egonen da eta 124 ibilgailu sartzeko aukera emanen du.

Aspaldiko aldarriari erantzuna emanen dio azkenean Iruñeko udalak: bizikletentzako bi aparkaleku publiko zabalduko ditu Descalzos kalean eta 124 ibilgailu gordetzeko aukera emanen du -batez ere Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunentzat izanen da-.

39.000 eurotan aterako du lizitazioa. Alde Zaharra arian-arian kanpainaren parte da bi aparkaleku hauen zabalpena.

Bi alturetako aparkalekua izanen da: goian eta behean aparkatzen ahalko dira bizikletak. Jeisteko eta igotzeko, gainera, igoera eta jaitsiera sistema bat egonen da.

Lokaletan, gainera, gurpilak puztekoak, auto erreparazio txokoa eta bizikleten mantenurako gunea ere izanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!