Gaztetxearen kontratua baliogabetzeko eskatu diote Udalari

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 14a, 14:26

Gazteek baimenik gabe obrak egiteagatik eta segurtasuna ez ziurtatzeagatik eskatu dute hori. 

Iruñeko Udalari Caparrosoko Txaletaren zesioa baliogabetzeko eskatu dute. Gazteek baimenik gabe obrak egiteagatik eta segurtasuna ez ziurtatzeagatik eskatu dute hori.

UPNk eta PSNk bana adierazpen eraman dituzte, baina ez dira aurrera atera. Bai ordea, Geroa Bairena, bi talde horien babesa izan duelako.gero Baik txaletaren itxiera eskatu du segurtasuna erabatekoa dela ziurtatzeko. Espazio hori, erabilera anitzeko espazioa bilakatzea ere eskatu dute. Baldintza batzuk bazituzten betetzeko. Eta horietako bat, ez dutela bete-eta, zesioa kentzeko eskatu du oposizioak eta baita Geroa Baik ere.

Udaleko Patri Peralesek onartu du obrak egin dituztela baimenik gabe. Segurtasuna arriskuan jarri zela ere bai. Elkarrizketak egiten eta gazteekin adosten ari direla ere nabarmendu du. Obrak geldiaraziak daudela, eta orain, zer egin aztertzen ari direla. 

Espedientea geldiarazteko edo ezabatzeko eskatu diete UPNk, PSNk eta Geroa Baik. Aranzadik babesa eskaini dio EH Bilduri, etxebizitza hutsen aurrean erabilerak eman behar zaizkielako eta protokoloak jarraituz gertatutako argitu behar dela.

Itziar Gomez Geroa Baikoak berretsi du, ez zutela obra horien berri eta oso larritzat jo du gertatzen ari dena. Segurtasuna ez delako ziurtatu, batez ere.

Lehiaketa publikora berriz ateratzea ere ez zaio gustatu PSNri. Izan ere, berdinek hartzeko arriskua legokeela uste du Maite Esporrinek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!