Iruñeak inoizko biztanle kopuru handiena du: 200.000 biztanle baino gehiago

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 11a, 08:22

> Lehen aldiz 200.275 biztanle ditu Iruñeak: 105.052 emakume eta 95.223 gizon. 
> Zabalguneetan, Lezkairun, Arrosadian eta Buztintxurin hazkundea izan da azken urteotan.

1975ean 165.269 biztanle zituen Iruñeak, 2000. urtean 184.145 biztanle eta 2016ko irailean 200.275 bizilagun daude erregistratuta Iruñeko erroldan. Inoizko biztanle kopuru handiean du Nafarroako hiri nagusiak. 105.052 emakumeak dira eta 95.223 gizonak. Zabalguneetara, Lezkairura, Arrosadiara eta Buztintxurira bizitzera etorritako herritarrek lortu dute Iruñean inoizko daturik handiena eskuratzea. 

Auzoz auzo Zabalgunean bizi da herritar gehien: 23.672. Iturraman 22.925 bizilagun, Arrotxapean 22.517 bizilagun, Donibanen 20.377 bizilagun, Txantrean 19.807 bizilagun, Ermitagainan 17.105 biztanle, Arrosadian 15.865, Sanduzelain 11.715 biztanle, Mendillorrin 11.127 biztanle, Alde Zaharrean 10.798 biztanle, Buztintxurin 8.580 biztanle, Azpilagainan 7.573 biztanle eta Etxabakoizen 5.213 biztanle. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!