Laffageren hiltzaileari 3. gradua ukatu diote

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 27a, 13:26
Argazkia: Nagore Laffageren omenez egindako mobilizazioa.

Nafarroako epaitegiak esan du Jose Diego Yllanesek "jarrera ona" izan arren, ez dituela zigorraren hiru laurden bete.

Hamabi urte eta sei hilabeteko zigorra dauka Nagore Laffage erail zuen Jose Diego Yllanesek. Oraindik ez du bete. Eta 3. gradua eskatu du. Epaileak ezetz esan dio, ordea. Nafarroako Auzitegiak baztertu egin du haren eskaera.

Kartzelan izandako jarrera "ezin hobea" da, espetxeak berak egindako idazki batek dioenez; "haren kideek oso ongi baloratzen dute", gainera. Nolanahi ere, auziaren larritasunaren jakitun da epailea eta hiru laurdenak bete ez izanak ez dio baimenetarako eskubiderik eman.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!