Fernandez Diaz "pertsona non grata" izendatzeko eskatuko du Joseba Asiron alkateak

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 22a, 13:02

"Bada Gerra Zibila 40 urte, edo ez dakit zenbat urte, geroago irabazi nahi duenik, 1939an bukatu zen arren", esan zuen Espainiako Barne ministroak; "oso larria" da hori, Asironen aburuz.

Atzo, Molaren eta Sanjurjoren gorpuzkiak hobitik ateratzeari buruz galdetu zioten kazetariek Espainiako Barne ministro Fernandez Diazi, eta ahoan bilorik gabe mintzatu zen. Honakoa hau esan zuen: "Bada Gerra Zibila 40 urte, edo ez dakit zenbat urte, geroago irabazi nahi duenik, 1939an bukatu zen arren".

Adierazpen horien kontra irmo egin du Iruñeko alkate Joseba Asironek: "2016. urtean gaude, eta, altura hauetan, hitz egitea Iruñea bezalako hiri batean, non asko sufritu zen garai horretan, galtzaile eta irabazleei buruz, oso larria iruditzen zait"

Bestalde, Nafarroan gertatzen dena nafarrek erabaki behar dutela defendatu du, eta "Madrilera bueltatzeko" iradoki dio Fernandez Diazi.

Amaitzeko, gobernukideei ministroaren esanen gaitzespena baita "pertsona non grata" izendatzeko eskatuko diela jakinarazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!