Gaur, ostiralarekin, Herri kirolak eta kontzertuak egonen dira; larunbatean, elkartasun bazkaria.
Jaien inguruko App-a, martxan
Sakelako aplikazio bat sortu dute, egitaraua osorik ikusteko. Bertan kontsulta daiteke egitaraua, ibilbideak eta oharrak zeintzuk diren.
Udalak ez du egitarau propiorik
Bigarren urtez Iruñeko udalak ez du programa propioa kaleratu, eta Jai Batzordeari lagundu dio, azpiegiturak eta musika emanaldiak muntatuta. Hala, larunbatean Pamplonesak joko du, eta, igandean, Erraldoi eta Buruhandien konpartsak hartuko ditu kaleak.
Era berean, komunak alokatuko ditu udalak Auzogunerako eta aterpea duten oholtzak ipiniko ditu.
Bestalde, honako hau da jaiak iragarriko dituen kartela, Jai Batzordeak hala aukeratuta: