Sanfermin Txikin zer egonen den ikusi nahi?

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 23a, 14:03
Argazkia: Gaitariak aurreko urtetako San Fermin Txikin.

Sakelako aplikazio bat sortu dute, egitaraua ikusteko. Atzo hasi, eta igandera arte iraunen du parrandak.

Gaur, ostiralarekin, Herri kirolak eta kontzertuak egonen dira; larunbatean, elkartasun bazkaria.

Jaien inguruko App-a, martxan

Sakelako aplikazio bat sortu dute, egitaraua osorik ikusteko. Bertan kontsulta daiteke egitaraua, ibilbideak eta oharrak zeintzuk diren.

Udalak ez du egitarau propiorik

Bigarren urtez Iruñeko udalak ez du programa propioa kaleratu, eta Jai Batzordeari lagundu dio, azpiegiturak eta musika emanaldiak muntatuta. Hala, larunbatean Pamplonesak joko du, eta, igandean, Erraldoi eta Buruhandien konpartsak hartuko ditu kaleak.

Era berean, komunak alokatuko ditu udalak Auzogunerako eta aterpea duten oholtzak ipiniko ditu.

Bestalde, honako hau da jaiak iragarriko dituen kartela, Jai Batzordeak hala aukeratuta:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!