Ostiralean irekiko dute Iturramako hiri-bainuetxea

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 15a, 13:54

Instalazioak erabiltzeko denboraldiko zein hilabeteko abonamenduen salmenta hasiko da

Bihar, ostiralarekin, irekiko da berriz ere Iturramako hiri-bainuetxea, udako parentesiaren ondoren, eta denboraldiko abonamenduak zein hilabetekoak eskatzeko epea ere zabalduko da. Interesa dutenek eskabidea aurkeztu dezakete Iturramako Civivoxean (Ezkirotz kalea, 24) –instalazio horietan dago hiri-bainuetxea–, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Argibide gehiago jasotzeko, interesdunek 948 366 655 telefonora jo dezakete.

Denboraldiko abonamenduak, irailetik ekainaren 30era arte dirautenak, doakoak dira bi urtetik beherakoentzat. 2 eta 13 urte bitartekoek eta 65 urtetik gorakoek 100 euro ordaindu behar dituzte. 14 eta 24 urte bitarteko gazteek, 140 euro, eta helduek, 25 eta 64 urte bitartekoek, 200 euro. Hilabeteko abonamenduei dagokienez (ondoz ondoko 30 egun natural, 1etik 28ra, 30era edo 31ra, hilabetearen arabera), prezioa 40 eurokoa da 25 eta 64 urte bitarteko helduentzat, 31 eurokoa 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat, eta 20 eurokoa 65 urtetik gorakoentzat eta 2 urtetik beherakoentzat. 2 urtetik beherako haurrentzat hilabeteko abonamendua doan da.

Eguneko sarrera erosita ere sartu ahal da Iturramako bainuetxean. 2 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira. 2 eta 13 urte bitartekoendako eta 65 urtetik gorakoendako eguneko sarrerak 2,30 euro balio du; 14 eta 24 urte bitartekoendako, 2,50 euro; eta 25 eta 64 urte bitarteko helduendako, 3,50 euro. Bai denboraldiko bai hilabeteko abonamenduen eta eguneko sarreren prezioak bere horretan mantendu dira, 2015ekoekin alderatuz.

Hobariak eta murriztapenak

Prezio horiek behera egin dezakete eskatzaileek izan ditzaketen hobariei esker, betiere behar den ziurtagiria aurkeztuta. % 50eko murriztapena dute honako egoeraren batean daudenek: familia ugaria, desgaitasuna, familia-unitatearen diru-sarrerak, ekintza terroristen biktimak, etxeko indarkeria delituen biktimak eta familia-harrera. Gazte Txartelaren jabeek eta langabetuek % 10eko murriztapena izango dute. Murriztapen horiek metagarriak dira zer beste deskontutarako eskubide eduki eta horiekin, Ordenantza Fiskalek eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten arauek 9. arauan adierazitakoarekin bat.

Iturramako hiri-bainuetxeak igeri egiteko eta jardueretarako igerileku bat du, hidromasaje-igerileku bat eta bi sauna. Abonamenduek eta eguneko sarrerek igeriontzia erabiltzeko eskubidea ematen dute, irekitzen denetik instalazioa itxi baino 30 minutu lehenagora arte, salbu ordu jakin batzuetan jarduerak egiteko mugatzen diren eremuen kasuan . Hidroterapia-igeriontzia eta saunak erabiltzeko eskubidea ere ematen dute. Denboraldiko abonamendua erosten dutenek murriztapen bat izango dute, baita ere, bainuetxean egin beharreko ikastaro guztietan, 2016ko urritikabendura eta 2017ko urtarriletik ekainera bitarteko aldietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!