Gaur epailearen aurretik pasako dira sanferminetan emakume bat bortxatu zuten bost gizonak

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 2a, 10:16
Argazkia: Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea sanferminetan. / ekinklik.org

> Uztailaren 7an neska bat taldean bortxatzeagatik bost sexu eraso leporatu dizkie epaileak.
> Horrez gain, lapurtzeko indarkeria erabiltzea egotzi die, gazteari sakelakoa ebasteagatik.

Bideokonferentzia bidez azalduko dira epaile aurrean,gaur, egun kartzelan dauden bost gizonak. Uztailaren 7an emakume bat bortxatu, grabatu eta sakelakoa lapurtu zioten, inori konta ez ziezaion. Hori dela medio, bost sexu eraso egitea leporatuta prozesatuko dituzte, bai eta lapurreta leporatuta ere. 

Bortxaketaren frogek argi uzten dute, magistratuaren irudiko, bortxatzeaz gain, gizonek "biktimari barre" egiten ziotela; halaber, grabatzea bera "irain gaineratua" dela azpimarratu du epaileak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!