Batasunaren Pribilegioaren ospakizuna, izaera zibilez jantzia

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 13:30

Batasunaren Pribilegioa gogoratuko duen erakusketa bat eta musika-ziklo bat izanen dira aurtengo ospakizunen arteko berrikuntza nagusiak. 

593 urte joan dira Iruñeko hiru burgoen Batasuna sinatu zenetik eta irailaren 8an gogora ekarriko dute. Udalbatzaren desfilea, Buruhandien eta Erraldoien konpartsa, Pamplonesaren kontzertua, Katedraleko Musika Kaperaren emanaldia eta beste. Erdi Aroko azokak gainera Alde Zaharreko kaleak antzinako itxurarekin apainduko dituzte.

Hori bai, egun horren aurretik bestelako ekimenak ere izanen dira. Irailaren 2tik hasita, musika emanaldiak: Danseri taldea, Tximeleta erromeria taldea, Los Roslis edo Artearen Adiskideen emanaldia.

Udaletxe barrua ezagutzeko aukera ere izanen da, horixe nabarmendu du Joseba Asiron alkateak. 

Pribilegioaren Batasuna gogoratuko duen erakusketa irailaren 6an zabalduko dute. Ekitaldi nagusiak irailaren 8an eginen dituzte baina asteburu honetan ekitaldi ugari izanen dira eta Erdi Aroko azokan 100 saltoki baino gehiago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!