Tailer eskolak mantentzeko konpromisoa azaldu du Iruñeak

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 10:19
Argazkia: Iruñeko eraikuntza tauiler eskolaren inaugurazioa.

Tailer eskolen izaera soziala izaera profesionalaren gainetik lehenetsi behar dela adierazi du Herritarren Arretarako Batzordeak.

Berretsi egin du Iruñeko udalak apirilaren 11n onartutako adierazpen batean esandakoa: tailer eskolak sostengatuko ditu. Are gehiago, "izaera soziala" izan dezaten izanen du helburu, hori egonen da euren "izaera profesionalaren" gainetik.

Hala, kritikatu egin du abuztuaren 5eko udal erabakia; izan ere, Aranzadiko Tailer Eskolako zuzendari berriaren izendapenarekin ez dago ados Herritarren Arretarako Batzordea. Haren profil profesionala "errespetatzen" badu ere, profil soziala mantentzeko ez dela egokia uste du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!