Zubiarte euskaltegiak gaur zabalduko du matrikula epea

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 29a, 10:26
Argazkia: Zubiarte euskaltegiko ikasleak.

Irailaren 26 arte eman dezake izena euskara ikasi nahi duen horrek. 10, 5 eta 4 ordu arteko ikastaroak eskainiko ditu heldu den ikasturtean ere.

Goizez egin behar da matrikula, Uharten, euskaltegian bertan, Zubiarte kalean. Bestela, Internet bidez ere osatu daiteke, euskaltegiaren webgunean.

Honako hauek dira martxan jarriko dituzten ikasketa mailak:

  • Astean 10 ordukoak, A1, A2, B1 eta B2 mailetan, 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 ordutegiekin.
  • Astean 5 ordukoak, A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan, bi saiotan banatuta (astelehen eta asteazkenak edo astearte eta ostegunak), eta 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 ordutegiekin.
  • Astean 4 ordukoak, mintzapraktika, B2 eta C1 mailak.
  • Autoikaskuntzako ikastaroak astean 2 orduko mintzapraktikarekin eta 6 orduko lan-konpromisoarekin. Ordenagailua erabiltzen jakitea eskatzen da.
  • A1, A2 eta B1 mailen kanpoko ikastaroak zenbait zentrotan, astelehen, astearte eta ostegunetan ematen diren ordutegiak lehenetsiz.

Informazio gehiago 948 361 091 telefono zenbakian eskuratu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!