Ijito-aurreskua dantzatuko dute gaur, Udaletxe plazan

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 25a, 08:29

> Josetxo Goia-Aribe saxofoi-jotzaileak sortu du, Marcos Vargas flamenko dantzariarekin elkarlanean.
> 12:45ean estreinatuko dute, Flamenco On Fire jaialdiaren barruan.

Ijitu aurreskua Iruñeko Udaletxeko balkoitik aurkeztuko dute, eta Jeronimo Mayak eta Juan Salazarrek dantzatuko dute plazan. Lau bat minutuko iraupena du. Bihar, 13:30ean, Estafeta karrikan errepikatuko dute, La Perla hotelaren atzealdean.

Josetxo Goia-Aribe musikaria Bost aurresku izeneko proiektua lantzen ari da. Horren ingurumarian bururatu zitzaion ijito-aurreskua sortzeko ideia.

Goia-Aribek aurreskuaren gaineko bariazio musikalak sortu ditu, eta nazioartean itzal handia duten bost dantzarik, horien interpretazio koreografikoak egin dituzte: Sonia Sanchez, Iñaki Fortu, Chloe Brule, Inma Chopo eta Marcos Vargas hain zuzen ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!